Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2012/03/27

IDAZLEAK ESKOLAN: Xabier Mendiguren

Xabier Mendigurenen "kosk egiten dut"  liburua irakurri ondoren, idazlea etorri zaigu eskolara eta solasaldi atsegin bat izan dugu harekin. 
Guk galdera ugari egin diogu liburuaren eta idazlearen bizimoduaren inguruan, eta berak bitxikeri pila kontatu digu: nola hasi zen idazten, zergatik, idazteko trukoak...
Garbi utzi digu ere, idazlea izateko, aurrena irakurle fina izan behar dela. Gure ikasleen artean baditugu irakurle onak. Norbait izango ote da idazle ospetsua etorkizunean?



Título: Kosk egiten dut
Autor: Xabier Mendiguren Elizegi
Editorial: Elkarlanean

Jakobo  izeneko txakur gazte bat dugu  liburu honen protagonista. Bere hortz handiekin oso  harro dago baina egun batean hotzak galduko ditu eta...







Bukaeran marrazki eder hau utzi digu liburutegia apaintzeko. Bertan, tximeleta irakurlea azaltzen da.
Mila esker, Xabier.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina