Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2012/03/30

5. MAILA: ANIMALIAK

Bosgarren mailako ikasleak gara eta ingurune arloan animaliei buruz egindako lan bat erakutsi nahi dizuegu. Lan hau gelan egin dugu, gure ordenagailu txikiak erabiliz.

Animaliak, familitan sailkatu ditugu:
Narrastiak, ugaztunak, arrainak, intsektuak, araknidoak eta hegaztiak. 



2012/03/27

IKASGUAY

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikasleentzat web gune interesgarrien bilduma. Arlo ezberdinetako ariketak aurki ditzakegu.


Recopilación de Webs interesantes para el alumnado de Educación Infantil y Primaria, con diferentes actividades de diversas áreas.

Hemendik aurrera esteka hau, blog honen  eskubiko zutabean izango dugu eskura.
En adelante encontraremos esta enlace en la columna 
derecha del blog.

GURE LANA, TALDEKA

Taldekako lanaren abantailak
Ventajas de trabajar en equipo

IDAZLEAK ESKOLAN: Xabier Mendiguren

Xabier Mendigurenen "kosk egiten dut"  liburua irakurri ondoren, idazlea etorri zaigu eskolara eta solasaldi atsegin bat izan dugu harekin. 
Guk galdera ugari egin diogu liburuaren eta idazlearen bizimoduaren inguruan, eta berak bitxikeri pila kontatu digu: nola hasi zen idazten, zergatik, idazteko trukoak...
Garbi utzi digu ere, idazlea izateko, aurrena irakurle fina izan behar dela. Gure ikasleen artean baditugu irakurle onak. Norbait izango ote da idazle ospetsua etorkizunean?



Título: Kosk egiten dut
Autor: Xabier Mendiguren Elizegi
Editorial: Elkarlanean

Jakobo  izeneko txakur gazte bat dugu  liburu honen protagonista. Bere hortz handiekin oso  harro dago baina egun batean hotzak galduko ditu eta...







Bukaeran marrazki eder hau utzi digu liburutegia apaintzeko. Bertan, tximeleta irakurlea azaltzen da.
Mila esker, Xabier.

ERLEAK EZAGUTZEN

Aikur baserrian izan gara erleei buruz gauza berriak ikasten.
Josunek  museoa ondo erakutsi digu, eta nola egiten den eztia ikasi dugu. Ondoren argizarizko kandelak egin ditugu eta ezti potetxo bana hartuta, pozik bueltatu gara eskolara.
 Baserrira heltzen.

 Aspaldiko erlauntza zaharrak.

 Josunerekin museon.

 Erlezainaren jantzi bereziak probatzen.

 Erlea, gure protagonista.
 Erlauntzat ikusten.

 Lorea, ezinbestekoa erlearen bizitzan

 Argizarizko kandelak egiteko prest.


 Kandelak bukatuta.

OGIA EGITEN

Ezkioko haristizabal baserrira joan gara. Bertan ogia eta gailetak egiten ikasi dugu Marilurekin.
Ondoren jolasten ibili gara ganbarako "laberintoan", eta bukatzeko,  Martin txikiren ipuin ederra kontatu digu Xabierrek.
Zerealak bereizten.

 Marilurekin gari aleak dastatzen.

 Errota zaharrak.

 Gaurregungo errota.

 Gure saltsan, gustura.

 Hamiketako garaia, eta pinttorekin jolasten.

Gailetak, labean sartu aurretik.

Sua egin dugu.

 Gailetak barrura.

 laberintoan.

 Xabik, "Martin txiki" ipuina kontatzen.

 
Egindako ogiak eta gailetak etxera eramateko prest.

Klikatu irudian eta Xabierrek kontatutako ipuina ikusiko duzue.

Hona hemen gailetak egiteko errezeta: probatu eta ikusi zein ederrak ateratzen diren.

2012/03/26

5 URTE: BESARKAGRAMA

 Ba genekien bost urteko gelakoak lagun-lagunak zirela egindako besarkagraman ikusten den bezala. Ez genekiena zen, zein ondo ari diren idazten eta margotzen ikasten. Zorionak eta segi horrela!

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS LEGAZPIN

Aspalditxoan, Pirrtx Porrotx eta Marimotots Legazpin izan dira bisitan Pupu eta Lorerekin. 
Eskolakoak, emanaldia ikustera joan ginen eta marrazki dotore hau oparitu ziguten.


2012/03/20

4 URTE: SENTIMENDUAK LANTZEN

Lau urteko ikasleek "sentimenduak" landu dituzte gelan. Ondoren lantxo bana egin dute, autorretratu eta guzti.
Ea gustatzen zaizuen.

2012/03/19

INGELERA LANTZEN

Estralutar hau erabat nahastuta dabil gure mundu honetan. Zeure laguntza eskatzen du. Lagunduko al diozu?
Hori bai, ingelera da bere hizkuntza.
klikatu irudian  / Pinchar en la imagen
¿Te atreves a ayudar a este pobre extraterrestre que anda 
un poco liado? ¡Cuidado!
 Solo entiende inglés.

2012/03/16

IPUINAK: ENTZUN, IKUSI ETA IKASI

Webgune zoragarri hau erakutsi nahi dizuegu. Material ugari dago eta aukera paregabea dugu etxeko txikiekin gozatzeko. Sartu eta audio ipuinak, bideo ipuinak,  kontakizunak, etab... aurkituko dituzue. 






Hemendik aurrera esteka hau, blog honen  eskubiko zutabean eskura izango dugu.
En adelante encontraremos esta enlace en la columna derecha del blog.

2012/03/13

BE-HAPPY / ZORIONTSU IZAN

Zoriontsuago bizi izaten lagungarri izan daitekeen liburuxka bat. Begiratu aholkuak!
Pequeños consejos que nos pueden ayudar a vivir más felices.



2012/03/12

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA / DÍA INTERNACIONAL DEL LIBRO INFANTIL 2012

Hans Christian Andersen jaiotze datarekin batera eta 1967. urtean hasita, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero apirilaraen 2. egunean.

Honen helburua, haur liburuak sustatzea eta ezagutaraztea da. Urtero idazle eta ilustratzaile ezberdinak aukeratzen dira,  munduko ume guztientzat mezu bat zabal dezaten. Aurten Francisco Hinojosa idazle mexikarra izan da aukeratua, Juan Gedovius ilustratzailearekin batera.

Mezu hau 40 hizkuntzatara itzuliko da eta 76 herrialdetik gora zabalduko da.

Irudian klik egin eta hizkuntz ezberdinetan, "bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina" izeneko mezua irakurtzeko aukera izango duzue.

 


Desde 1967, el 2 de abril de cada año, coincidiendo con la fecha de nacimiento del escritor danés Hans Christian Andersen, se celebra el Día Internacional del Libro Infantil con el fin de promocionar los buenos libros infantiles y juveniles y la lectura entre los más jóvenes.

Se selecciona un escritor/a representativo y a un reconocido ilustrador/a para que elaboren el mensaje dirigido a todos los niños y niñas del mundo. Este año  ha sido Francisco Hinojosa,  poeta, narrador y editor  mexicano, el autor del mensaje.
El mensaje está dirigido a todos los niños del mundo, por esa razón se traducirá a 40 idiomas y junto al cartel ilustrado por el ilustrador Juan Gedovius  se distribuirá, al menos, en 76 países.

Pinchad sobre la imagen y podréis leer el mensaje,"había una vez un cuento que contaba el mundo entero," en diferentes idiomas.

2012/03/09

INGELERAREKIN JOLASEAN

Asteko egunak ikasteaz gain, klikatu irudian eta ikusi.

2012/03/08

HITZIK GABEKO IPUIN SARITUA


"The Fantastic Flying Books of Mr. Morris Lessmore" metraje laburreko filmak, Oskar bat jaso du 2012ko edizioan.Liburuen munduarekin zerrikusi haudia duela eta, egokia iruditu zaigu hona ekartzea. Ikusi eta disfrutatu. Merezi du eta.
"The Fantastic Flying Books of Mr. Morris Lessmore" fue seleccionado la noche de la ceremonia de los Óscar 2012 como el mejor cortometraje de animación.
El protagonista de la historia, mientras escribe su historia, es transportado por un terrible huracán lejos de su ciudad, que era alegre y en colores, a un mundo triste y gris en el que todo es desolación y además no puede escribir.  Mientras descubre ese horroroso entorno descubre una casa llena de libros con vida en la que puede saciar sus ansias de escribir, de soñar y de imaginar.
Sus creadores, definen a esta pieza audiovisual como una carta de amor a los libros y un corto sobre el poder curativo de las historias.

2012/03/07

INGELERA LANTZEN

Beheko marrazkian klikatu ondoren, ingelera lantzeko gune interesgarriak aurkituko dituzue: jolasak, ipuinak, ariketak....

DARSE A LA LECTURA

Hausnarketak, irakurketaren inguruan

Leer no es un sucedáneo ni un sustituto de la vida, sino una forma de vivirla. Implicados en la modificación del mundo existente, leemos alentados por la curiosidad, que es curiosidad de transformación. Para empezar, de uno mismo. Al leer reabrimos posibilidades hasta el punto de diversificarnos, de divertirnos. Leer acerca de la lectura es, para algunos, redundante; para otros, una necesidad reflexiva. Este libro nos convoca a hacerlo y es un compromiso en un tiempo en el que no faltan quienes encuentran más fecundo ocuparse de otros menesteres. Sin embargo, vivir entre libros, en un ámbito de pensamiento, de estudio, de enseñanza, de ensayo es bien compatible con cultivar la poesía, leer novelas y, sobre todo, ver ya con ojos de lector alguien que elige y selecciona. Desde esta pasión por la lectura, por los libros y por las nuevas formas y modalidades de leer, Ángel Gabilondo nos ofrece, en textos breves, consideraciones, perspectivas, análisis y miradas que confirman que estamos ante una reivindicación de la acción de leer que impregna nuestra vida cotidiana y resulta liberadora. (+)

2012/03/06

BIDE HEZIKETA: nola ibili kalean

Bertsotan jarrita eta ipuin modura, kalean barrena ere, badugu ardura. Kontutan izan ondorengo aholkuak:
Os presentamos unas recomendaciones BÁSICAS de educación vial. Tenedlas siempre presentes.

2012/03/05

5. MAILA: ipuinak sortzen


  Egilea : Félix Albo 
 Ilustratzailea: Marta Lanzón  
 Argitaletxea: Palabras del candil

Ipuin eder honen irakurketa aitzakitzat hartuta, ikasle bakoitzak sortu du bere ipuina. Emaitza ederrak atera dira. Ikusi zenbait eredu.
Tomando como referencia esta original historia escrita por Felix Albo e ilustrada por Marta Lanzón, cada alumn@ ha imaginado una pequeña historia. 



Publicamos una muestra, esperando  que os guste.
                                        

2012/03/02

5. MAILA: euskararen lagunak Hondarribian

Aurkeztu nahi dizuegu, gure bosgarren mailako ikasleek Hondarribiako egonaldiaren ondoren egin duten lan bikaina.
Os presentamos el bonito trabajo realizado por el alumnado de quinto curso tras su estancia en Hondarribia.

2012/03/01

IPUIN KLASIKOAK BERRIDAZTEN

Hamelingo xirulari ospetsua orain rap-eroa bihurtu zaigu, eta saguen ordez mofetak dira protagonistak. Xirulariak ferrari bat du.

Ikus ezazue ze istorio asmatu dugun ipuin klasiko honetan oinarrituta.
Guretzat hau idaztea oso dibertigarria izan da.
Asier eta Jon