Bosgarren mailako ikasleak literatura-solasaldietan lantzen ari diren liburua aurkezten dizuegu.
Ea gustura irakurtzen dituzuen eta etekin ederra atera diozuen liburuari, ederra da eta.
Ea gustura irakurtzen dituzuen eta etekin ederra atera diozuen liburuari, ederra da eta.
Laburpena:
Ottoline neska ameslari eta urduria da, bizi den hirian txakur txiki batzuk desagertzen ari dira. Beraz, ideia bikainak izaten baititu, ikertzea erabakiko du. Munroe jaunak, bere maskota eta lagunik onena –izan ere, pertsonaia bitxia baita- ikertzen hasiko da. Baina ez da batere erraza, Kateme Horia atzean egonda,ematen du egitasmo izugarria dela. Izango ote da Ottoline gai misterioa argitzeko?
Fitxa bibliografikoa
Titulua: Ottoline eta kateme horia
Idazlea eta irudigilea: Chris Riddell
Itzultzailea: Elena Gallo Krahe
Bilduma: Ottoline
Gaia: Abenturak - Irudimena
Pertsonaiak: - Animaliak - Neskatoak - Munstroak - Txakurrak - Animalia gizatartuak - Hartzak - Helduak
Liburu honen gaia: Irudimena - Abenturak - Zaletasunak - Bihurrikeriak - Misterioa - Mundu fantastikoak
Aurreko ikaslurteko zenbait irakurleen iritziak:
- Liburua ireki nuenean postal bilduma aurkitu nuen barruan. Sorpresa ederra izan zen.- Geronimo Stilton-eko itxura zuela ikusi nuenean polita izango zela pentsatu nuen.
- Potoloegi eta arraro xamarra iruditu zitzaidan. Oso zaila izango zela pentsatu nuen.
- Pertsonaiak oso bereziak dira eta marrazkiak, zoragarriak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina