Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2012/01/13

5. MAILA: SOLASALDI LITERARIOA


Deskribapena:
Fernando Lagos deitzen naiz. Eta, egia esan, belarri handi samarrak dauzkat. Beste gelan inork ez zidan barrerik egiten horregatik, betidanik ezagutzen genuelako elkar.

Egilea: Pilar Lozano Carbayo
Ilustratzailea: Montse Tobella


Zeharkako gaia: Gizabide eta Moral-hezkuntza, Tolerantzia - Elkartasuna


Irakaslearen bitartez, tertuliarako arauak gogorarazi nahi dizkiuegu:
   1.- Liburua derrigorrez, eskolara ekarri behar da.
   2.- Paragrafo bat aukeratu
   3.- Hitzegiteko txanda eta besteen iritziak, errespetatu.

Hona hemen gure irakurleen hasierako iritziak:
- Liburuaren izenburuari erreparatuz, pentsatzen dugu haurra izatea ez dela erreza izango eta liburuaren protagonistak zenbait gauza gaizki aterako zaizkiola eta hori dela eta, ez da oso pozik sentituko.
- Liburuko haurrari gertatzen zaiona, guri ere gertatazen zaigu. Batzutan gurasoak haien artean ala lagunekin hitzegiten ari direnean, guk ez dugu ulertzen esaten duten guztia eta batzutan parre egiten dute, baina guk ez dakigu zergatik.
- Gure gelan batzutan, "Pedrito Lucendo" liburuko umearen jarrera berdina dugula konturatu gara eta ez gara oso pozik senitu geure buruekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina