Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2012/01/23

5. MAILAKOAK MEREMELADA EGITEN

Bostgarren mailako ikasleak eta andereñoak meremelada egitera joan dira Ezkio-Itsasora. Hona hemen prozesoaren inguruan pasatu diguten lana. Goxoa atera al zaizue?

MERMELADA EGITEN 
1.- NOIZ ETA NORA: Abenduaren 14-ean Hariztizabal baserrira joan ginen mermelada egitera. Autobusa  goizeko 9:00 hartu genuen baserrira joateko.

2.- XABI EZAGUTU ETA KONTATU ZIGUNA:
Hariztizabal baserrira iritsi ginenean Xabi eta bere txakurra atean guri itxaroten ari ziren. Kontatu zigun baserrian sagardoa egiten zela, portura eraman eta marinelek itsasontzian sartzen zuten, bidaietan edaten zuten eta sagarrez eginda zegoenez, bitamina C asko zuen eta eskorbuto ez zuten harrapatzen. Baita ere baserriak 500 urte zituela kontatu zigun. 




3.- MERMELADA EGITEN:
3.1 - Osagaiak

                 7'5 kg sagar

                 2'5 kg azukre beltza

                 kiwi batzuk








3.2 - Nola egin: Lehenengo sagarrak garbitu eta gero erditik zatitu, kiwiei estropajoarekin ilea kendu.

Sagarrak eta kiwiak azukre erdiarekin lapiko handi batean zapaldu ondoren berotu egin behar da ordu erdiz.

Ordu erdi geroago beste azukre multzoa bota eta gero pixka itxaroten egon ginen. Makina berezi batekin mermelada alde batetik eta beste aldetik azalak eta haziak atera ziren. 
3.3 - Bukaera: Potetan sartu eta buelta eman genion. Sobratu zenez autobuseko gidariari pote bat eman genion.



4.- BESTE EGINKIZUN BATZUK:
4.1 - LABERINTOA

Oso estua eta nahiko bajua zen, batzuk trabatuta geratu ziren, han erdian gutxi gora behera lehio txiki bat zegoen.

4.2 - HAMARRETAKOA

Hamarretakoa egiteko janari asko eraman genuen eta erortzen zena txakurrak jaten zuen.
Egileak: 5. mailako ikasleak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina