Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2018/02/16

ZURI BELTZA ZEN HIRIA

Zuri beltza zen hiri bateko pertsonak triste eta burumakur bizi ziren. Bertan, kolorea zuen mutil alai bat agertu zen. Mutilak nahi zuenari kolorea ematen zion (alaitasuna), ikutzen zuena ere koloreztatu egiten zuen. Kalean zebilela neska bat ikusi eta liluratuta geratu zen. Neska koloreztatzeko besarkatu egin zuen, baina espero zuena ez zen gertatu. Biak zuri beltz geratu ziren. Mutila, triste, itsastoratu egin zen. Ondoren neska negarren hasi zen, bere nergar malkoak koloredunak ziren (barruko sentimentuak), malkoek ingurua koloreztatzen zuten neurrian neskak ere kolorea hartu zuen.  Mutila, itsasontzian, negarrez hasi zen, honen malkoak ere koloredunak ziren. Itsasontzitik salto egin eta hiriruntz abiatu zen igerian. Neska mutilak elkartzean besarkatu egin ziren eta kolorea hartu zuten. Oso pozik zeudenez eta ingurua, hiria... koloreztatzea lortu zuten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina