Hiru lagun izeneko liburua irakurri ondoren egilea, Patxi Zubizarreta, etorri
zaigu eskolara.
Harekin solasaldi atsegin eta ederra egin dugu eta bertan asko ikasi ere.
Guk prestatutako galderak erantzun ondoren txostentxo bat oparitu diogu gure iritzi eta marrazkiekin. Azkenik gure liburak sinatu dizkigu.
Patxi Zubizarreta Ordizian jaio zen 1964an. Haur denboran potolo samarra izan zen eta gozokiak izugarri gustatzen zitzaizkion. Handitan, gozogilea izango zela pentsatu zuen: gero Euskal Filologia ikasi zuen, irakasle izango zelakoan.
Gaur egun ez da ez gozogile ez irakasle, idazle baizik. Eta idazle izanik, nahi duena izan daitekeela ikasi du: gozogile edo irakasle. Horixe da literaturaren magia.
Gaur egun ez da ez gozogile ez irakasle, idazle baizik. Eta idazle izanik, nahi duena izan daitekeela ikasi du: gozogile edo irakasle. Horixe da literaturaren magia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina