Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2015/06/11

ABESTIA: BEHIN BATEAN LOIOLAN

Liburutegian landu ondoren, hona hemen Bilintxen bertso ezagun hauen Egan taldeak abestuta. Musika, John Denver abeslari amerikarraren konposizioa da. 
Behin batean Loiolan erromeria zan,
hantxen ikusi nuen neskatxa bat plazan;
txoria baino ere arinago dantzan;
huraxe bai polita, han politik bazan!

Esan nion desio senti nuen gisan,
harekin hizketa bat nahi nuela izan;
erantzun zidan ezik atsegin har nezan,
adituko zidala zer nahi nion esan.

Arkitu ginanian inor gabe jiran,
koloriak gorritu arazi zizkidan;
kontatuko dizuet guztia segidan,
zer esan nion eta nola erantzun zidan.

"Dama polita zera, polita guztiz, ai!
baina halare zaude oraindik ezkongai,
ezkon gaitezen biok! esan zaidazu bai!"
"Ni zurekin ezkondu? ni zurekin? jai jai!"

Letra en castellano

John Denver-en bertsioa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina