Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2015/06/30

IRAKURRIZ, ZORIONTSUAGO

Oporrak hedu dira eta ondo pasa denak.
Irailean gatoz beriro.



Os deseamos unas felices vacaciones a todos y todas.
En septiembre nos vemos.

2015/06/25

GIDA: BIBLIOPORRAK 2015

Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oinatiko udal liburutegien artean prestatu dute BIBLIOPORRAK 2015, gida. Bertan liburuak, diskak, pelikulak eta liburu elektronikoak ikus dezakezue. Hauek guztiak eskuragarri daude herriko liburutegian. 
Animatu, gauza interesgarriak daude eta.
 

2015/06/22

IRAKUR GIDA: DONOSTIA

Donostiako liburutegien artean plazaratutako irakur gida sakona aurkeztu nahi dizuegu. Bertan azkeneko hilabeteetan argitaratutako liburu ugari aurkitzen da, umeak, gazteak eta helduentzat.


Un año más, la red de bibliotecas de Donostia ofrece con esta guía una selección de libros para responder a la demanda de recomendaciones de lectura que recibimos por parte de la ciudadanía. La guía irakurle 2015, que contiene libros publicados en los últimos doce meses, se divide en dos partes:
• La que corresponde a los libros infantiles, con reseñas de 80 libros, 40 en euskera y 40 en castellano,  clasificados por bloques de edad:
• La segunda parte, el apartado de adultos, contiene una selección de 40 libros, 20 en euskera y 20 en castellano, que pertenecen en su totalidad al género narrativo. 

2015/06/19

6. MAILA: ORLA 2015

 Hona hemen seigarren mailako ikasleriaren orla bitxia. Tartean zenbait irakasle. Nor da nor?   

2015/06/15

IRAKUR GIDA: Uda 2015

Oporrak hortxe ditugu. Uda honetan zer irakurri jakin nahi izanez gero, begirunea bota aurkezten dugun gidari; xumea, baina ondo aukeratutako liburuak daude bertan.

Adinka sailkatua, umeentzat eta gurasoentzat. Gida hau eskolako sarreran eta liburutegian egongo da. Ikasleei ere banatuko zaie. Ea baliagarri gertatzen zaizuen.



El verano se aproxima y como es habitual os presentamos nuestra humilde guía de lectura, pero con una muy buena selección de libros clasificados por edades (de 0 a 100 años). Incluimos textos en inglés y también para padres y madres. Encontraréis esta guía en la entrada de la escuela y en la biblioteca. También se le repartirá a los alumnos y alumnas. Ojalá os sea útil.

2015/06/11

ABESTIA: BEHIN BATEAN LOIOLAN

Liburutegian landu ondoren, hona hemen Bilintxen bertso ezagun hauen Egan taldeak abestuta. Musika, John Denver abeslari amerikarraren konposizioa da. 
Behin batean Loiolan erromeria zan,
hantxen ikusi nuen neskatxa bat plazan;
txoria baino ere arinago dantzan;
huraxe bai polita, han politik bazan!

Esan nion desio senti nuen gisan,
harekin hizketa bat nahi nuela izan;
erantzun zidan ezik atsegin har nezan,
adituko zidala zer nahi nion esan.

Arkitu ginanian inor gabe jiran,
koloriak gorritu arazi zizkidan;
kontatuko dizuet guztia segidan,
zer esan nion eta nola erantzun zidan.

"Dama polita zera, polita guztiz, ai!
baina halare zaude oraindik ezkongai,
ezkon gaitezen biok! esan zaidazu bai!"
"Ni zurekin ezkondu? ni zurekin? jai jai!"

Letra en castellano

John Denver-en bertsioa.

GENERO BERDINTASUNA

Genero-berdintasunaz hitzegiten dugu, baina begiratu gure hitzegiteko era  nola aldatzen den ume txikia neska ala mutila bada. Ikusi esperimentu hau. 
 Experimento psicológico sobre como tratamos a los bebes en función de si son niños o niñas. A las niñas se las trata como si fueran frágiles, bellas y débiles. A los niños se les trata como fuertes, vivaces,  y se les hacen juegos de volteretas o el superman. ¿Es este un modelo de educación adecuado?

2015/06/10

PAK MAN JOKUA - Comecocos

Ikasle batzuk eskatuta, hemen duzue Pac Man jolas ezaguna. Guretzat "comecocos".
Joku honek 35 urte bete ditu dagoeneko.

Beheko irudian Google bilatzaileak jokuaren 30. urteurrenerako diseinatutako doodlea ikus dezakezue. Bertan klikatu eta jolastuko duzue.

BERTSOMETA 2014-2015

Hona hemen BERTSOMETA 2014-2015  libururako aukeratutako bertso sorta.





2015/06/09

1. MAILA: Donostiako Akuariuma

Lehenengo mailakoak Donostiako akuariuma bisitatu ondoren, bertako animalien ezaugarriak eta izenak ondo asko ikasi dute. Begira gelako marrazkilari trebe batek egindako lan ederra.
ZORIONAK!!





2015/06/08

AZOKA SOLIDARIOA

Benetan hunkigarria gertatu zitzaigun aurreko ostiralean Jon Ander, gurasoak eta arreba etorri zirenean liburutegira solasalditxo bat egitera, eta azoka solidarioan lortutako  dirua jasotzera. Mila eta laurehun euro.

Oso lan polita egin da, eta zorionak hau dena posible egin duzuen guztioi. 
 Luzaro iraunduko dira  gure barnean Jon Anderren amari entzundako hitzak. 
Asko ikasi dugu familia hau ezagutzen.


2. MAILA: IGARTUBEITI BASERRIAN

Ezkioko  IGARTUBEITI  baserria eta museoa bisitatu ondoren lan ederra egin dute bigarren mailakoek. Bertan hartutako informazioa eta ateratako argakiekin lan monografiko ederra sortu dute. Orain etxez-etxe pasako da gurasoak ikusteko eta ekarpenak egiteko. Zorionak egindako lanagatik!

Gela baten bisita  Beste gelaren bisita 

2015/06/01

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA: XXIV. jaia

Ekainaren 7an Euskal Eskola Publikoaren 24. Jaia egingo da Elgoibarren. 
Hezkuntza komunitatea biltzeko egun aparta izateaz gainera, jaiaren helburua da gizarteari jakitera ematea zein diren eskola publikoaren balio nagusiak: euskalduna, inklusiboa, solidarioa, ekitatiboa, etab. 

 Aurten, balio horien transmisioan sakontzeari begira, jaia antolatzeko ardura duen batzordeak (Elgoibarko Eskola, Kalamua Guraso Elkarteak eta EHIGEk) “JATAREN KOLOREAK”
 ipuina argitaratzea erabaki du. 

 Bi eurotan salgai daude ipuinak, eta eskuratzeko jarri harremanetan BAIKARA FEDERAZIOArekin, 
943 32 72 08 telefono zenbakira deituta, edo bidali e-maila bat honako helbide honetara: baikara@baikara.org
 El próximo 7 de junio se celebra en ELGOIBAR  la 24ª  fiesta de la Escuela Pública Vasca. Además de ser un día de encuentro de la comunidad educativa, con la fiesta pretendemos trasladar a la sociedad los valores que caracterizan a la escuela pública: euskaldun, inclusiva, solidaria, equitativa..etc.
Este año y con el objetivo de incidir en la transmisión de esos valores, la comisión organizadora de la fiesta (Elgoibarko Herri Eskola, Kalamua Guraso Elkartea y EHIGE)  ha decidido publicar el cuento “JATAREN KOLOREAK” .
El cuento está a la venta a un precio de 2 euros y para conseguirlo poneros en contacto con BAIKARA FEDERAZIOA llamando al teléfono 943 32 72 08 , o enviando un e-mail a la dirección baikara@baikara.org

Hemen dugu "jataren koloreak" ipuin ederra irakurtzeko aukera.