Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2014/12/25

GABONAK ONDO PASA / FELIZ NAVIDAD

                      Eguberri  zoriontsuak  opa  dizkizuegu.


2014/12/19

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLAN

Mari Domingi eta Olentzero eskolara etorri dira gaur goizean astoa ate ondoan lotuta utzi ondoren.
Txikiak pozik eta urduri hurbildu zaizkie gabon kantak abestera. Ondoren  eskutitzak jaso eta Arantzazuko haur eskolara  abiatu dira.
Orain  mendian gora daude berriro eta astoa oso nekatuta omen doa, soienan zaku erraldoi bat eskutitzez beteta daramalako.
Agur Olentzero  eta gabon gaua arte! 

2014/12/12

"PLATERO Y YO" - 100 urte

Google bilatzaileak jakinarazten digun bezela "Platero" astoak 100 urte betetzen ditu


http://es.wikipedia.org/wiki/Platero_y_yo

Centenario del famoso burro "Platero", creado por Juan Ramón Jiménez.


Jakin ezazue  euskarazko bertsioa badugula:

  • ISBN: 978-84-89212-91-6
  • EAN: 9788489212916
  • Argitaletxea: EDICIONES BETA III MILENIO S.L
  • Hizkuntza: Euskera
  • Edizioa: 2008

OPARI KATALOGOA / CATÁLOGO DE REGALOS

Opari bat egin behar duzula eta ez dakizula nondik hasi?
Klikatu irudian eta beharbada zerbait interesgarria aurkituko duzu.


Si tienes que hacer un regalo y andas un poco despistado, 
quizá te sirva de ayuda este catálogo.

2014/12/11

PUBLIZITATEA BAKARRIK?

Publizitatea bai, baina zerbait gehiago ere.
Denontzat gomendagarria bada, gurasoentzat ezinbestekoa.

2014/12/10

GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur abenduak 10,  Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna.

klikatu irudian aldarrikapena ikusi ahal izateko.

2014/12/05

IRAKUR GIDA: 2014ko gabonak

Urtero bezala, ikasle eta gurasoentat irakur gida xume bat prestatu dugu. Euskaraz, gaztelaniaz  eta ingelesez argitaratutako libruak ikusiko dituzue bertan.  Adinaka sailkatuta daude eta denak dira oso interesgarriak.
Gida hau ikastetxeko sarreran, Arantzazu haur eskolan eta liburutegian izango dugu ikusgai. 
Ikasleek ere, etxera eramango dute gabonetako informearekin batera.



Presentamos esta pequeña guía de lectura que hemos preparado con ilusión para nuestro alumnado, incluyendo también alguna referencia para padres y madres. Los libros están clasificados por edades (de 0 a 100 años), y todos ellos son muy interesantes.
 Esta guía estará en la entrada de la Escuela, en el parvulario Arantzazu y en la biblioteca. También se le repartirá al alumnado junto con el informe del primer trimestre.

2014/12/04

49. DURANGOKO AZOKA

Ate-joka dugu euskal liburu eta kulturaren azoka eder hau. Aurten 49. edizioa da. Kultur ekintza ugari eta egun polit bat igarotzeko primerako aitzikia.  Anima zaitezte!! 

 Durangoko Azoka euskal kulturgintzaren bilgune bihurtuko da, urtero moduan, abendu hasieran, aurten 5etik 8ra. 500 sortzaileren nobedadeak aurkeztuko dira bertan eta 150 ekitaldi burutuko dira, hala nola, zuzeneko emanaldiak, solasaldiak, hitzaldiak eta irakurketak. 
Euskal liburu eta disko azokaren aurtengo edizioa, 49.ena, nobedadeekin dator, gainera. Liburu eta diskoen autoekoizpenerako gune berri bat sortu da, baita gogoetarako beste bat ere, eta instagram argazki lehiaketa bat antolatu da.
 Aurtengo edizioak iaz baino zazpi erakusmahai gehiago izango ditu, 245 guztira. Okzitaniako kultura izango da gonbidatua eta Anuntxi Arana euskal mitologian adituari emango zaio Argizaiola saria.

Iturria: Diario Vasco


La 49 Feria del libro y el disco vasco, que se celebrará en esta Durango del 5 al 8 del próximo mes de diciembre, contará este año con un nuevo espacio dedicado a la "reflexión" sobre las inquietudes y retos del sector cultural en Euskadi.

Estas actividades, se enmarcan dentro del programa habitual de actos de Durango Azoka, se pretende fomentar la reflexión sobre el sector cultural vasco. El nuevo espacio se sumará a los ocho que cada año se habilitan en esta feria, dedicados a fomentar los encuentros entre autores y público, las artes escénicas o la música, entre otros ámbitos.

La primera jornada se dedicará al público escolar y reunirá durante el día de apertura a 1.170 niños y niñas de 36 centros educativos, que tomarán parte en más de treinta de actividades.



2014/12/02

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA: Abenduak 3


Kaixo,

Ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.

Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidate, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.

Zure ahotik atera nahi dut, zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.

Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten arren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.

Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.

Aldez aurretiko eskerrak irri batez,

Euskara

2014/12/01

PAPIROFLEXIA - ORIGAMI

Ikusita aurten gustura gabiltzala hegazkinak egiten eta, jakizue askoz gauza gehiago egin daitezkeela paperarekin.
 Hona hemen fitxa batzuk adibide gisara beste zenbait lan egin ahal izateko. Begiratu zein politak gelditzen diren eta animatu egiten etxean.