Andersen, nork ez ditu gizon honek idatzitako ipuinak ezagutzen?
Sirenatxoa, ahatetxo itsusia, urretxindorra, ama baten istorioa...
klikatu irudian eta 19 ipuin irakurtzeko aukera izango duzu.
Animatu motzak eta ederrak dira eta!
Animatu motzak eta ederrak dira eta!
Hans Christian Andersen
1805ean jaio zen, Fionian (Danimarkan) familia pobre batean. Pobreen eskolara joan zen Hans umetan, Odenseko hospizioko eskolara, eta hantxe ikasi zuen, nola edo hala, idazten eta irakurtzen.
Aita irudimen handiko gizona omen zen, eta, zapatari txiroa izanagatik, hartu zuen astia semeari jostailuzko antzokitxo bat egiteko, bere txotxongilo eta guzti. Panpina haiek izan zituen Hans gazteak, bere nahiak eta ametsak bideratzeko tresna.
1819an Kopenhagera abiatu zen Hans fortuna bila, ospea lortzeko helburuaz. Baina hiriak ez zuen besoak zabalik hartu. Han ere Gosea eta Miseria izan zituen lagun.
Andersenek idatzteko jenero guztiak jorratu zituen, baina ez zuen nahi besteko osperik lortzen. 1837tik aurrera bidaiak egin zituen maiz, eta Kopenhagera itzultzen zen bakoitzean, ikusirik harrera hotzagoa egiten ziotela han, etxean, kanpoan baino, egonaldi laburrak egiten zituen Danimarkan, eta berriz ekiten zion bidaiatzeari: Suedia (1837), Alemania (1840), Grezia, Turkia eta Austria (1841); Alemaniara berriro, gero Ingalaterrara (1847), Portugalera, Afrikako iparraldera...
Urteak aurrera joan ahala, kanpoan lorturiko ospea iritsi zuen azkenean Danimarkan ere, eta izendapen ofizialak egin zizkioten hurrenez hurren.
Hans Christian Andersen 1875ean hil zen, Kopenhagen, 70 urte zituela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina