Egun hauetan, "Doña Karmen, lotia bezain beldurtia"
ipuina landu dugu gure txikiekin eskolako liburutegian.
Beheko irudian klikatuz gero ipuina ikus dezakezue.
Hona hemen ipuinaren testoa; ea baliogarria zaizuen.
---------------------- DOÑA KARMEN, LOTIA BEZAIN BELDURTIA ----------------------
Doña Karmenek txakur bat zeukan bere ohe azpian.
Txakurrak, GUAU! GUAU! zaunka egiten zuen, baina...
Doña Karmen ez zen esnatzen.
Doña Karmenek katu bat zeukan bere ohe azpian.
Katuak, MIAUUU! txakurrak GUAU! GUAU! baina...
Doña Karmen ez zen esnatzen.
Doña Karmenek sagu bat zeukan bere ohe azpian.
Saguak, KARRAS-KARRAS, katuak, MIAUUU! txakurrak GUAU! GUAU! baina...
Doña Karmen ez zen esnatzen.
Doña Karmenek oilar bat zeukan bere ohe azpian.
Oilarrak, KU-KURRUKUUU, saguak, KARRAS-KARRAS, katuak, MIAUUU! txakurrak GUAU! GUAU! baina...
Doña Karmen ez zen esnatzen.
Doña Karmenek ardi bat zeukan bere ohe azpian.
Ardiak, BEEEEEE, oilarrak, KU-KURRUKUUU, saguak, KARRAS-KARRAS, katuak, MIAUUU! txakurrak GUAU! GUAU! baina...
Doña Karmen ez zen esnatzen.
Doña Karmenek idi bat zeukan bere ohe azpian.
Idiak, MUUUUUU, Oilarrak, KU-KURRUKUUU, saguak, KARRAS-KARRAS, katuak, MIAUUU! txakurrak GUAU! GUAU! baina, Doña Karmen ez zen esnatzen.
Doña Karmenek txerri bat zeukan bere ohe azpian.
Txerriak, KURRIN-KURRIN, Idiak, MUUUUUU, Oilarrak, KU-KURRUKUUU, saguak, KARRAS-KARRAS, katuak, MIAUUU! txakurrak GUAU! GUAU! baina, Doña Karmen ez zen esnatzen.
Doña Karmenek asto bat zeukan bere ohe azpian
Astoak AJAA-AJHAA-AJAA, arrantza, txerriak, KURRIN-KURRIN, Idiak, MUUUUUU, Oilarrak, KU-KURRUKUUU, saguak, KARRAS-KARRAS, katuak, MIAUUU! txakurrak GUAU! GUAU! baina, Doña Karmen ez zen esnatzen.
Doña Karmenek otso bat zeukan bere ohe azpian.
Otsoak ULUUUULU, astoak AJAA-AJHAA-AJAA, arrantza, txerriak, KURRIN-KURRIN, Idiak, MUUUUUU, Oilarrak, KU-KURRUKUUU, saguak, KARRAS-KARRAS, katuak, MIAUUU! txakurrak GUAU! GUAU! baina, Doña Karmen ez zen esnatzen.
Eta... susto batez esnatu zen Doña Karmen eta ziztu bizian aldegin zuen handik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina