Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2012/12/20

DOMINGO AGIRRE ETA OLAZABAL: Sto. Tomas azoka

Aurreko igandean hilak 16, Domingo Agirre eta Olazabal ikastetxeek antolatutako azoka berezia egin zen herriko enparantzan.

Hona hemen ikasle batek gure bolg-erako idatzi diguna:
Gaur igandea, Santo Tomas eguna ospatu dugu. Ni eta  nire lagunak goizean joan gara. Ailegatu garenean dena prestatzen ari ziren eta oraindik ez zegoen jende askorik.
Txerri zozketarako txartelak saldu  ditugu eta ondoren xaboi lekuan egon gara saltzen eta begiratzen.
Txistorra jan dut, gailetak egin ditut eta xaboia eta erretrapuak ere saldu ditugu.
Festa hau Olazabaleko Institutukoekin batera antolatzen dugu: hauek  txokolate beroa eta pastelak prestatzen dituzte. 
Domingo Agirreko ikasleak, talo bat dohain genuen eta oso goxoa zegoen.
Txerri zozketan,773 zenbakia izan zen saritua  eta Eiderren eta Yeraien gurasoak izan dira sarituak. Zorionak!
Oso ondo egon naiz Santo Tomas azoka berezi honetan eta espero dut hurrengo  urteetan ere, ondo pasatzea

  ANDREA  (D. Agirre ikastetxeko 6. mailko ikaslea)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina