Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2012/12/23

URTE BERRI ON / Felices Navidades

Domingo Agirre ikastetxeko partaide garenok, blog hau irakurtzen duzuen guzti guztioi eguberri zoriontsu bat opa nahi dizuegu.


Os deseamos paséis unas felices navidades y un próspero año nuevo a todas y a todos.

2012/12/21

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI BISITAN

Goizean Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan.
Gure txikiekin egon dira, eskutitzak jaso dituzte eta gabon kantak abestu ditugu.





2012/12/20

DOMINGO AGIRRE ETA OLAZABAL: Sto. Tomas azoka

Aurreko igandean hilak 16, Domingo Agirre eta Olazabal ikastetxeek antolatutako azoka berezia egin zen herriko enparantzan.

Hona hemen ikasle batek gure bolg-erako idatzi diguna:
Gaur igandea, Santo Tomas eguna ospatu dugu. Ni eta  nire lagunak goizean joan gara. Ailegatu garenean dena prestatzen ari ziren eta oraindik ez zegoen jende askorik.
Txerri zozketarako txartelak saldu  ditugu eta ondoren xaboi lekuan egon gara saltzen eta begiratzen.
Txistorra jan dut, gailetak egin ditut eta xaboia eta erretrapuak ere saldu ditugu.
Festa hau Olazabaleko Institutukoekin batera antolatzen dugu: hauek  txokolate beroa eta pastelak prestatzen dituzte. 
Domingo Agirreko ikasleak, talo bat dohain genuen eta oso goxoa zegoen.
Txerri zozketan,773 zenbakia izan zen saritua  eta Eiderren eta Yeraien gurasoak izan dira sarituak. Zorionak!
Oso ondo egon naiz Santo Tomas azoka berezi honetan eta espero dut hurrengo  urteetan ere, ondo pasatzea

  ANDREA  (D. Agirre ikastetxeko 6. mailko ikaslea)

GRIMM ANAIAK, 200 URTE

Gaurko doodlen Googlek, Grimm anaien 200 urteurrena ospatu nahi du. Bertan txanogorritxo eta otsoa dugu ikusgai.
Celebrando los 200 años de cuentos de los hermanos Grimm, 
google dedica hoy su doodle a Caperucita y el Lobo.

2012/12/19

IRAKASKUNTZA PUBLIKOA ETA LEGE BERRIA / Stop Ley Wert

Irudian klikatuz gero, Hezkuntza Publikoaren aldeko bideo eder bat 
ikusiko duzue. Ea norbait  ezagutzen duzuen.



Pinchando en la imagen vemos un vídeo realizado por reconocidos profesionales que han realizado sus estudios en la enseñanza pública.






STOP,  Ley Wert.

2012/12/14

INTERNETEN BAI, BAINA SEGURU / Seguridad en Internet

Hona hemen serbitzu berri bat, denontzat langungarria izan daitekeena. 
Egunetik egunera, gero eta erabitzaile gehiago ari gara teknologia berri mundu honetan, guzti honek dakarren abatailak eta arriskuekin. Hori dela eta horrelako webguneak izatea eskertzen da. 
Bertan adin txikikoentzat atal bat aurkituko dugu.


OSI es un servicio de la Secretaría de Estado de Telecomunicaciones y para la Sociedad de la Información puesto en marcha por INTECO (Instituto Nacional de las Tecnologías de la Comunicación). Como profesionales que tenemos relación con las TICs, como usuarios y como padres y madres, conviene conocer este sitio para prevenir problemas derivados del uso inseguro de la red.
Hay un apartado dedicado a la seguridad de los menores en internet

2012/12/11

IRAKUR GIDA: GABONAK 2012

Azken urteotan bezala hona hemen prestatu dugun irakur gida ikasleentzat nahiz gurasoentzat, euskaraz eta gaztelaniaz. Gida hau ikastetxeko sarreran eta liburutegian egongo da. Ikasleek ere, etxera eramango dute gabonetako informeekin batera.


Presentamos esta pequeña guía de lectura que hemos preparado con ilusión para nuestro alumnado, incluyendo también alguna referencia para padres y madres.
 Esta guía estará en la entrada de la escuela y en la biblioteca. También se le repartirá al alumnado con los informes del primer trimestre.

2012/12/10

2012KO KULTURA BONUA / BONO CULTURA 2012

Aurten ere kultura bonua erabiltzeko aukera.
 Hamabost euro aurreztu dezakegu.

Eusko Jaurlaritzak 2012-2013 Gabonetako kanpainarako Kultura Bonua sustatzeko 600.000 euro erabiliko dira, alegia, 40.000 bonu saltzeko diru-kopurua.
 Bonu bakoitzak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango dio erabiltzaileari kanpainia honi atxikitzen diren establezimenduetan liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko. Bonu bakoitzaren 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du. 
Interesaduek 2012ko abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dituzte bonuak finantza-entitate kolaboratzaileak gaitutako kutxazainetan. Bonuak soilik Programari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira, 2012ko abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 18ra bitartean. Behin epea igaroz gero, ez dute ordaintzeko baliorik izango.


El  Gobierno Vasco ha aprobado la Orden  para el desarrollo y promoción del Bono Cultura para la campaña navideña 2012-2013. El importe económico destinado a dicha finalidad es de 600.000 euros, lo que posibilitará la venta de 40.000 bonos.
 Cada uno de estos Bono Cultura tendrá un precio de venta de 25 euros y dará a su portador/a un valor de 40 euros para la adquisición de libros y soportes musicales, así como entradas a museos y espectáculos en vivo y otros eventos culturales en la red de establecimientos adheridos a esta campaña. La diferencia de 15 euros en cada bono será aportada por el Gobierno Vasco.
Las personas interesadas podrán adquirir los bonos en los cajeros habilitados por la entidad financiera seleccionada durante el período comprendido entre los días 10 de diciembre de 2012 y 5 de enero de 2013. Los bonos se podrán utilizar exclusivamente en los establecimientos adheridos al programa entre los días 10 de diciembre de 2012 y 18 de enero de 2013. Transcurrido dicho plazo perderán su validez como medio de pago.

2012/12/08

KANTA DEZAGUN UMEEKIN

Neguaren bezperan, eguraldi goibela, arratsalde motzak, 

iluntasuna, hotza, euria...  

Non hobeto etxean baino?  Eta abestuko bagenu? 

Etxeko txikiak aldamnean jarri eta... goazen probatzera!!

Abestien letrak, marrazkien bitartez agertzen dira (piktogramak).
 Irudian klikatu, abestia aukeratu eta kantatzen hasi. 
 Osasungarria da eta! 
 .
Eneritz Egiluz-ek egokitutako ipuinak dira.

2012/12/05

IRAKURTZEN IKASTEKO

"Bremengo musikariak" ipuin klasikoan oinarritua, hona hemen esuskalerriratutako bertsio zahar bat.
Izenburua xelebrea du: "Urrestilako musiketeroak".
 Ea gustatzen zaizuen.

2012/12/04

DURANGOKO AZOKA, BADATOR

Durangoko euskal liburu eta disko azoka hemen da beriro.
Aurten bere 47. edizioan. 
NOIZ: abenduaren 6 tik 9 ra  
ORDUTEGIA: goizeko10:30etatik  arratsaldeko 20:00ak arte.    .
Beraz, eta nahi izanez gero datozen jaiegun hauetan, baduzue arratsaldea non pasa. Sarrera dohain da. 


2012/12/03

GAUR, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


"EGIOZU EUSKARAZ" ABESTIA
 ( Pirritx, Porrotx eta Marimotots)
Klikatu irudian