Negua da, negu gorria. Eta zerua bat-batean ilundu da. Eta elurra hasi du. Aurrena elur luma gutxi batzuk izan dira, baina gero elur matazak mara-mara jausi dira. Eta paisaia azukrezkoa bihurtu da, eta gaztanberazkoa. Dominika eta Txomintxo leihotik begira daude. Sudurra kristalari itsatsia dute. Harriturik daude halako elurtzaren aurrean, harriturik eta beldurtzen hasirik... Negua da, negu gorria. Eta zerua ilun-ilun dago. Eta elurra hasi du, elur beltza.
Patxi Zubizarreta Ordizian (Gipuzkoa) jaio zen 1964an. Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Batez ere Haur eta Gazte Literaturan aritu da (Usoa, Gutun harrigarri bat, Gizon izandako mutila) eta arlo horretan hainbat sari eskuratu ditu. Alabaina, helduen literaturan (Jeans-ak hozkailuan) eta itzulpengintzan ere (Printze Txikia) jardun du. Literatura eta mundu arabiarraren zalea, giro horretan koka daitezke bere hainbat sorkuntza eta itzulpen lan, hala nola Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala edota Mila gau eta bat gehiago antologia bera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina