Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2011/10/04

4. MAILA: SOLASALDI LITERARIOA / TERTULIAS LITERARIAS

Negua da, negu gorria. Eta zerua bat-batean ilundu da. Eta elurra hasi du. Aurrena elur luma gutxi batzuk izan dira, baina gero elur matazak mara-mara jausi dira. Eta paisaia azukrezkoa bihurtu da, eta gaztanberazkoa. Dominika eta Txomintxo leihotik begira daude. Sudurra kristalari itsatsia dute. Harriturik daude halako elurtzaren aurrean, harriturik eta beldurtzen hasirik... Negua da, negu gorria. Eta zerua ilun-ilun dago. Eta elurra hasi du, elur beltza.



Patxi Zubizarreta Ordizian (Gipuzkoa) jaio zen 1964an. Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Batez ere Haur eta Gazte Literaturan aritu da (Usoa, Gutun harrigarri bat, Gizon izandako mutila) eta arlo horretan hainbat sari eskuratu ditu. Alabaina, helduen literaturan (Jeans-ak hozkailuan) eta itzulpengintzan ere (Printze Txikia) jardun du. Literatura eta mundu arabiarraren zalea, giro horretan koka daitezke bere hainbat sorkuntza eta itzulpen lan, hala nola Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala edota Mila gau eta bat gehiago antologia bera.

IKASTURTE BERRIA



Kaixo Guztioi:

Berriro hemen gaude eta azken urte hauetan bezela liburutegia martxan jarri dugu.
Irakurle karnet berriak labean daude; zenbait ikasleen argazkiak berritu dira  eta maila batzuk hasi zarete jaisten  mailegu bila.


Irakurketari dagokiona oso pozik gaude asko irakurtzen ari zaretelako. Aurten ere, horrrela jarrai dezazuela espero dugu. Jakin ezazue irakasle guztiak honetan laguntzeko prest gaudela eta liburutegiaren erabilpenerako informazioa ate ondoan eta eskaileratako leihoan duzuela.