Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2019/04/16

3. MAILA: PATXI ZUBIZARRETA IDAZLEAREKIN

Patxi Zubizarreta idazlearekin liburutegian kontu kontari.
Hirugarren mailako ikasleek Patxi Zubizarreta idazle Ordiziarraren Korri, Kuru, Korri liburua landu dugu tertulia dialogikoetan. Liburu honek "ALA DELTA" saria jaso du eta  gogo handiarekin ibili gara lanean. Patxik, liburu ale guztiak dedikatu eta sinatu ondoren, argazki bat elkarrekin egin dugu  Ondoren, guk eginiko txotena oparitu diogu. Oso estimatu du gure lana eta gure iritzi denak irakurriko dituela esan digu. Eskerrik asko Patxi, benetan gustura  egon gara zurekin eta. 

 





2019/04/15

IRUDIAK 3D

Hona hemen David Zinn margolari trebearen irudi ikusgarriak. Artista honek kalean ikusten dituen elementoak eta eta bere sormena erabiliz, arte lan eder txiki batzuk lortzen ditu.


2019/04/09

5. MAILA: IPUINAK

Bosgarren mailako ikasleek honako sei ipuin hauek asmatu dituzte:
 NIRE LAGUNIK ONENA,  IBAN PIRATA,  "TXISPA" ESPAZIORA DOA, UNIKORNIOEN BILA,  UNIKORNIO MAJIKOAK eta XABIER ETA AITANA ZOORA DOAZ.  
Lan bikaina eta marrazki ederrez hornitua. Haur hezkuntzako geletatik pasatu dira ipuina aurkezten
eta txori batek esan digu oso ondo kontatu dutela.
Dudarik ez izan guk ere liburutegian zuen lanak erabiliko ditugula bigarren eta hirugarren mailako ikasleekin irakurketa lantzeko. Mila esker.

2019/04/08

PASILLOETAN ARGAZKI RALLY-A

Aspaldiko partez bueltatxo bat egin dugu eskolako pasilloetan  argazki kamara eskuetan hartuta. 
Hona hemen  aurkitu duguna.
Presentamos un pequeño recorrido fotográfico por los pasillos de la escuela.
 A ver si os gusta.

2019/04/04

HOTZ LEGAZPI. Zergatik Sahel?

HOTZ taldeak errefuxiatuen errealitatea  ezagutarazteko ipuin hau sortu du. Bertan pertsona hauen bizipen latzak azaltzen dira. Legazpiko haurrek egin dituzte marrazkiak.


Trabajo realizado por el grupo HOTZ  y que nos hace ver la dura realidad de los refugiados. Los dibujos han sido realizados por niñas y niños de Legazpi.

COMO SE VIVE EN UN CAMPO DE REFUGIADOS

Liburutegian jasotzen dugun "REPORTERO DOC" aldizkaritik hartuta, artikulu hau erakutsi nahi dizuegu.