Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2018/06/26

UDAN ERE IRAKURTZEN

Udako oporraren atarian  eta urtero bezala,  geuk prestaturiko irakur proposamena eskuratu nahi dizuegu. Gida xumea baina ondo aukeratutako liburuz hornitua. Hiru hizkuntzatan idatziak eta gurasoak ahaztu gabe. Ea gustukoa duzen!

 Como en cursos anteriores os presentamos nuestra pequeña guía de lectura realizada con ilusión y cariño, en la que encontraréis  libros en tres idiomas, incluyendo además algún título para madres y padres. 
¡Ojalá os sea útil!




2018/06/25

ESKOLA EGUNA

Joan den ostiralean ekainak 22 eta ikasleetzat azkeneko eguna izanik,  festa bikaina antolatu genuen eskolan. Hona hemen  goiz horretan egindako zenbait argazki.

2018/06/14

5. MAILA: IDAZLANA

Bosgarren mailako ikasleek,  Chris van Allsburg-ek publikatutako "LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK" liburua aitzikitzat hartuta, lan ezin hobea egin dute. Liburu hau marrazkiz osatuta dago. Marazki bakoitzari izenburu bat eta esalditxo bat dagokio. Handik aurrera, gure ikasleen sormena. 
Ea gustukoa duzuen! 


 


Presentamos una serie de relatos breves realizados por el alumnado de quinto curso en el área de lengua y literatura castellana tomando como punto de partida el libro de Chris Van Allsburg, "LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK". Este libro consta de una serie de láminas y cada una de ellas tiene un título y una frase que deberá aparecer en el texto. El resto del relato corre a cargo de la imaginación del alumno o alumna.

2018/06/08

ANTZERKIA ESKOLAN

 Lehen hezkuntzako LH4 eta LH6 mailako ikasleek emanaldi bat eskeini genien Olazabaleko DBH1-eko ikasleei eta Haztegi ikastolako LH6. mailako ikasleei. "Mikelen ametsak" izeneko historia kontatu zuten dantza eta antzerkiz horniturik, laugarren mailakoak. Ondoren seigarren mailakoek, Jules Verne-ren "Munduari Bira 80 Egunetan" obra ospetsua eskaini genien antzerki bidez.
Bukatzeko Haztegiko ikasleak eta Domingo Agirrekoak elkarrekin ibili ginen eskolako jolastokian.

                                                                                    Seigarren Mailako Ikasleak.

    

2018/06/05

INTERNETEN BAI, BAINA SEGURU

Interneten bidez, oso informazio-kopuru handia jaso dezakegu eta munduko edozein tokitara bidaia daiteke sagua erabiliz. Hala ere, sareak baditu bere arriskuak. Izan ere, sarera konektatzen garenean ate bat irekita uzten dugu ordenagailuan, eta ate horretatik, eduki erabilgarri eta aberasgarriez gain, beste eduki arriskutsuagoak ere, sar daitezke. Beraz seguritatea bematzea ezinbestekoa dugu.
Irudian klikatu gehiago jakin nahi baduzu.
Pinchando en la imagen accederemos a una serie de consejos prácticos para mejorar
 nuestra seguridad en internet.