Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2018/05/28

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN FESTA

Ekainaren 3an Euskal Eskola Publikoaren 27. jaia 
ospatuko da Lekeition. ANIMA ZAITEZTE!!

2018/05/25

AITON-AMONAK ESKOLAN

Baikara aldizkarian 2018ko maiatzako alean.

Aurten elkarbizitza astean aiton-amonak etorri dira eta beraiekin momentu eta jolas ederrak nahiz dibertigarriak pasa ditugu. Beraien bizimodua kontatu digute eta asko ikasi dugu haiengandik.
6.mailako ikasleak.


2018/05/23

5. MAILA: Komikiak online

Bosgarren mailako ikasleei eta "komikia" gelan landu ondoren proposamen bat luzatu zitzaien:
Komikiak online osatzea haien kabuz etxean. Batzuk eskuratu ditugu. 
Lan ederra egin duzue. Zorionak!





2018/05/15

5. MAILA: Komikiak

Bosgarren mailako ikasleek, testoa, aragazkiak eta marrazkiak erabiliz, komikiak asmatu dituzte. Lan ederra egin dute. Ea zuen gustukoak diren. 
 

2018/05/08

IPUINA: KALEA

Liburutegian landu ondoren, hemen uzten dizuegu ipuintxo hau berriro etxean irakurtzeko senideekin.
 Ea nork asmatzen duen bukaera...

IRAKURKETA ERRAZA - LECTURA FÁCIL

"Irakurketa Erraza" ala "Lectura Fácil" gaztelaniaz.  
Kolektibo ezberdinei egokitutako testoak dira.
Lan handia ari da egiten materiala sortzen erakunde honetan. Liburuak salgai daude. Eskolan ale batzuk baditugu eta gehiago erosteko asmoa ere. Informazio gehiago nahi izanez gero
 segi irakurtzen. 


Este es el distintivo que identifica un documento elaborado con los criterios de Lectura Fácil. Se trata de aquellos libros, cuyos textos se han adaptado para que sean accesibles y/o comprensibles para determinadas personas con dificultades de acceso o de comprensión.