Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2016/05/27

DEMODE QUARTET. "A cappella"

Dakizuenez bezala "a cappella" musika sortzeko teknika bat da  eta horretan erabiltzen den
 instrumento bakarra,  gizkiaren ahotsa da.  
Hona hemen Aitormena,  Hertzainak taldearen abesti ezaguna 
Demode Quartet taldearen ahots ederretara  moldatua. Ea gustatzen zaizuen.

 

2016/05/26

BURMUINAREN BARNEKO BORROKA

Aspalditxoan jarri genuen bezala hona hemen berriro jolas hau:
Erraza dirudi baina...

Se trata de leer el voz alta pronunciando el color de cada palabra y no leyendo la palabra en sí.

2016/05/23

SIRIAREKIN BAT

Egun hauetan Siriako Errrefuxiatuentzat material bilketa kanpaina  ari gara egiten eskolan.
Hori dela eta,  SIRIAREKIN BAT erakundeko partaidea den Ibone, etorri zaigu eta errefuxiateun egoera ezagutarazteko ipuin zoragarri bat kontatu digu liburutegian.   


Hemen duzue Ibonek kontatutako ipuinaren testoa eta zenbait irudi.


2016/05/19

AITONA-AMONEN ERANTZUNGAILU AUTOMATIKOA

Eskoletan egunero ari gara ikusten aitona-amonen ardurak bilobeekiko. 
Hona hemen txiste moduko testo bat, baina hausnarketatxoa merezi duena.


AITONA-AMONEN ERANTZUNGAILU AUTOMATIKOA

Kaixo!
Une honetan ez gaude etxean, baina, mesedez, utzi mezua seinalea entzun ondoren.

Piiiiiiii… entzuten da.

—Gure seme-alabaren bat baldin bazara, sakatu 1
—Behar baldin baduzu gu geratzea haurrekin, sakatu 2
—Behar baduzu gure autoa, sakatu 3
—Behar baduzu guk garbitzea eta plantxatzea zure arropa, sakatu 4
—Nahi baduzu haurrek gurean lo egitea, sakatu 5
—Nahi baduzu gu joatea haien bila eskolara, sakatu 6
—Behar baduzu bazkaria prestatzea iganderako, sakatu 7aitona
—Nahi baduzu gaur gurera etorri bazkaltzera, sakatu 8
—Behar baduzu dirua, sakatu 9


Gure lagunetako bat baldin bazara, “hasi hitz egiten lasai”

1. MAILA: OGIGINTZA Haristizabal Baserrian

Lehenengo mailakoak  Haristizabal baserrian Marilurekin ogigintza landu ondoren, lan monografiko ederra egin dute urtero bezala. Gela bakoitzak txosten bat egin du. Txostena etxez etxe
 ibiliko da, eta gurasoek ekarpenak egiteko aukera izango dute. Ea zuen gustukoa den.
Gure partetik zorionak eman, zuen lana asko gustatu zaigulako. ZORIONAK!!!



--------------------------------------------------------------------------------------------------- 


Probatu errezetarekin eta ea Haristizabaleko bezain galleta goxoak ateratzen zaizkizuen. 
Animatu erraza da

Irudian klikatuta Martin Txikiren ipuina ikusiko duzue. Bertan Martin Txiki azkarrak, 
jentilak engainatuz garia lortzen du.

2016/05/13

BRUCE SPINGSTEEN DONOSTIAN

Dakizuen bezala Bruce Springsteen musikari ezagunaren bisita izan behar dugu Donostian.
Hau dela eta erakutsi nahi dizuegu Leipzig hirian Alemanian 2013an egindako inprobisazioa
 "You Never Can Tell"  abesti ospetsuarekin. Merezi du osoa ikustea. Ea gustatzen zaizuen.

Bruce Springsteen improvisando “You Never Can Tell” de Chuck Berry en Leipzig, Alemania en la gira de 2013. Solamente la preparación del tema que van a tocar ya vale la pena en si mismo, pero no dejeis de verlo al completo.


Beheko irudian klikatuz Uma Turman eta John Travolta  PULP FICTION pelikulako 
dantza paregabea ikusiko duzue. 

Hemen, berriz, jatorrizko bertsioa Chuck Berry berak
 abesten eta gitarra jotzen.

2016/05/11

IPUINA: HIRU INURRIAK

Irakurtzen ikasten ari direnentzat.
Hona hemen eskolan landu dugun ipuin eder hau, berriro etxean irakurtzeko.