Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2015/12/23

GABON ABESTIAK

Irudian "klik" eginda  gabon kanta ezagun hauek abesteko aukera paregabea duzue. Animatu etxean eta kantatu senideekin.

2015/12/22

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLAN

Mari Domingi eta Olentzero gaur goizean  egin digute urteroko bisita eskolan.
Txikiak pozik eta urduri hurbildu zaizkie gabon kantak abestera. 
Ondoren  eskutitzak jaso eta Arantzazuko haur eskolara  abiatu dira astoaren gainean.
Orain  mendian gora daude berriro eta astoa oso nekatuta omen doa, soienan zaku erraldoi bat 
eskutitz beteta daramalako.
Agur Olentzero  eta gabon gaua arte! 

2015/12/17

IRAKURKETARAKO GIDA: 2015eko gabonak

Eskolan egin ohi dugun bezala, gabon hauetan ere ikasle eta gurasoentzat irakur gida xume bat prestatu dugu. Euskaraz gaztelaniaz aeta ingelesez argitaratutako libruak dituzue. Adinaka sailkatuta daude eta denak dira oso interesgarriak.

No queremos que lleguen las navidades sin antes presentaros esta pequeña guía de lectura que hemos preparado con ilusión para nuestro alumnado, padres y madres. Los libros están clasificados por edades (de 0 a 100 años), siendo  todos ellos muy interesantes.
 Encontraremos bibliografía en euskara castellano e inglés.

2015/12/04

DURANGOKO AZOKA 2015

Badator  Durangoko  azoka.  Aurten berrogeita hamargarrena.
Abenduaren 4tik 8ra.

2015/12/02

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Ikastetxeko pilotalekuan urtero bezala ekitalditxoa burutuko dugu. Bertan, "zazpi jauzi" dantza, bertsoak abestu, pankarta zabaldu, konpromisoak idatzi, eta  eta flashmob (Sweet Mary) egingo dugu. Guraso guztiak gonbidatuta zaudete eta gurekin parte hartzera animatu nahi zaitutegu. (Informazio gehiago)