Aurtengo
Ikasturte hasierako ekitaldian Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen,
Letren Fakultatean izan da. Iñaki Goirizelaia Errektorearekin batera, izan dira
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria Iñigo Urkullu eta Hezkuntza Sailburua Cristina
Uriarte.
Ekitaldiaren
hasieran EHUren abesbatzak, Agur Jaunak kantuarekin egin die
ongietorria agintariei, baina aldatu egin dituzte hitzak. Gizonei bakarrik ez
diete egin erreferentzia, eta jainkoaren aipamena kendu egin dute.
Horrela gelditu da kantua:
AGUR JAUNAK ETA ANDEREAK
Agur jaunak
Eta Andereak
Agur t’erdi.
Danak berdinak
Einak gire
Zuek eta
Bai gu ere
Agur Jaunak
Eta Andereak
Agur t’erdi
Hemen gire
Agur danak.