Pello Añorga idazle ezaguna gaur liburutegira etorri zaigu. Bosgarren mailako ikasleei ipuin eder bat kontatu die: "Denok ezberdin, denok beharrezko." Ondoren solasaldian aritu gara.
Dantza egin dugu, musika tresna berriak ezagutu eta elkarbizitzarako zenbait aholku jaso ere.
Haren libuak ikusgai mahai gainean jarri dugunean Pelloren dedikatoriak ikusi ditugu. Horrela jakin izan dugu hain zuzen ere, 2003ko maiatzeren 9an eskolan egon zela "Pottokoren otsoa" liburuaz hitzegiten.
Eskerrik asko Pello eta hurrengora arte.