Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2013/03/29

IRAGARKIA: papera ez da sekula desagertuko

Teknologia berriak ala papera? 
Hortxe dago koxka.

Iragarkia ikusi eta ondorioak atera.

2013/03/22

KORRIKA TXIKIA

Eskolako txikitxoekin korrika txikian.


Informazio eta argazki gehiago, eskolako web orrian: www.domingoagirre.net

2. MAILA: AIKUR, ERLE MUSEOAN



Bigarren mailakoak Aikur baserrian egon ondoren 
ohartxo hau prestatu digute.

Orain lanean txukun aritu eta ikasitako guztiarekin txosten ederrak egiten dituzuenean, blog honetan publikatuko ditugu. Animo!

2013/03/20

NORA ZOAZ - Bideoklipa

Irudian klik eginez "NORA ZOAZ" abestiaren bideoklipa
 ikusteko aukera izango duzue.
Bertan gure ikastetxeko ikasle bat azaltzen da. 
Nor da? Ea asmatzen duzuen. 
Kontuan izan orain urte batzuk grabatutako irudiak direla.

NEZUTXOA BOTILAN

Hona hemen liburuxka eder bat bideo formatoan.
Irudian klikatu eta ea gustokoak dituzuen 
bertan ematen diren aholkuak.


Veamos unos consejos similares, en este caso de MAFALDA


2013/03/19

3. MAILA: KATIXA AGIRREREKIN HIZKETAN

Katixa Agirre idazlea gurera etorri da eta liburutegian egin dugu solasaldi interesgarri bat.
Liburuak idazteko ideiak nondik hartzen dituen  galdetu diegu eta  "supermerkatuan" erosten direla esan digu; baina ideia onak, oso garestiak direla. Egia ote...? 

Solasaldiaren bukaerak liburuak sinatu dizkigu eta ikasleek opari  eder bat egin diote: liburuxka bat noberaren iritzi eta marrazki banarekin. 

Ikastetxeko irakurle guztiak ere, gogoan izan ditu.
Mila esker Katixa eta beste bat arte.


2013/03/14

KORRIKA 2013

2013ko martxoaren 14an Andoainen hasi eta 24ean Baionara helduko da euskararen aldeko lasterketa erraldoi hau. Hamaika eguneko korrikaldia gauez eta egunez Euskal herrian zehar.

 Aurtengoa, XVIII. edizioa da. Legazpin martxoaren 21ean, eta arratsaldeko 15:45tan, izango dugu korrika txikia; aurreko gauean eta hirurak inguruan korrika handia pasako da.


2013/03/13

3. MAILA: solasaldia "Patzikurek problemak"

Hirugarren mailako iaksleek Katixa Agirrek idatzitako "Patzikuren problemak" liburua irakurri dute.
Datorren astelehenean hilak 18, egilearekin solasaldi bat egingo dugu  liburutegian.


Pozik eta alai bizi zen Patziku aitarekin eta amarekin, Adele txikia jaio den arte: izan ere, beti negarrez, edo korroskadaka, edo titia xurgatuz ari den gauza horrek hankaz gora jarri du Patzikuren bizitza. Baina neska bat ote da Adele? Patzikuk dinosauro itxura susmagarria hartzen baitio…







Katixa Agirre Miguélez: euskal idazlea eta Gasteizen 1981eko urriaren 27an jaioa. Literaturaren, kazetaritzaren eta blogen arloetan dihardu. Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da eta EHUn irakasle izan da.






     Besteak beste, ezagunak egingo zaizkizuen honako liburu hauen  idazlea da :
"Ez naiz sirena bat" eta "Paularen seigarren atzamarra"

           



2013/03/05

1. MAILA: IDAZLANA

Gure lehenengo mailako langile finek, lan hau ekarri digute publikatzeko. Bertan,  inauterian nola mozorratu ziren kontatu eta marraztu egin dute.

Zorionak eta segi horrela. Benetako lan ederra egin duzue eta!!




2013/03/04

SER MUJER: IRAKURKETA GIDA

Hurrengo ostirala martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da. Beraz, aurkeztu nahi dizuegu irakurketa gida hau. Liburu aukeratuak dira eta bertako protagonistak emakumeak dira. 
Adin guztietarako aleak daude. 
Ea zeuen gustukoren bat aurkitzen duzuen.

Irudian klikatu eta dokumentua irekiten da


Con motivo de la celebración del día de la Mujer Trabajadora el 8 de marzo, el Club Kirico ha realizado una selección de libros con mujeres protagonistas. Niñas, adolescentes, madres, profesionales y ancianas forman parte de historias interesantes que permiten reflexionar sobre la condición de ser mujer.