Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2012/09/20

BITXIKERIAK

Bernardo Atxagari irratsaio baten entzundako zeresan handiko esaldi ederra plazaratu nahi dizuegu. Ea zer iruditzen zaizuen.

Atxagak ba omen dauka laguna liburu-saltzailea, eta honako hau esaten du:

"Hay gente a la que le gusta leer mucho, y gente 
a la que le gusta mucho leer".

Bernardo Arxagak 2012ko uztailaren 15an  RNE irratian esanda

2012/09/18

6. MAIALA: SOLASALDI LITERARIOA / TERTULIA LITERARIA


Seigarren mailakoak hasi dira Unai Elorriagaren liburu eder hau lantzen. 
Hemen duzue alea eta egileari buruzko informazioa.
Ea gustatzen zaizuen eta zuen iritziak ekartzen diguzuen publikatzeko.


Laburpena: 
Aita gaixorik dagoen bitartean izeba-osaba eta lehengusuekin bizi da Tomas. Beraiekin gauza asko ikasten baditu ere, bereziki Ines lehengusiñarekin ikasten du, bera oso inteligentea baita. Inesek izugarri daki intsektuei buruz.

Haur baten pentsamenduz osatutako kontakizuna da hau. Istorioa berak pentsatzen duen moduan, literalki, idatzita dago, ume baten zalantzak eta kezkak zeintzuk diren adieraziz.

Bere inozentzia eta mundua ikusteko modua adierazten dizkigu. Helduek kontatzen diotenaren eta berak ikusten duenaren arteko kontrastea ere ageri da.







UNAI ELORRIAGA : biografia

Bilbon jaio zen 1973an. Algortan bizi izan da beti eta Deustuko Unibertsitatean egin ditu Filologia ikasketak. SPrako tranbianobelarekin marka guztiak hautsi zituen: bere lehen liburua zen, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten 2002. urtean
2003. urtetik hona idazle lanetan dihardu. Filologoa eta itzultzailea den arren, literaturari emana bizi da, eta beste bi nobela argitaratu ditu urteotan. Sariak zabaldutako ateei esker, hitzaldiak eman ditu Madril, Segovia edo Oxforden, baita ere artikuluak idatzi egunkari askotan, tartean El Pais, El Mundo edo La Vanguardian. Pelikula bat ere egin dute bere nobela sarituarekin

Idatzi dituen liburuetako batzuk ondorengoak dira: SP-rako tranbia (2001);Van't Offen ilea (2003); Vredaman (2005r); Matxinsaltoen belarriak (2006);Londres kartoizkoa da (2009).


Oraindik ikasleak irakurtzen ari dira.
Hona hemen, 6.A mailako ikasleek ekarritako ekarpenak:

- Izenburua arraro samarra baina orijinala iruditu zaigu.
- Esaldiak motzak dira eta liburua erraz irakurtzen da.
- Ikasle batzuei asko guztatu zaie orain arte irakurri duguna.
- Gehien gustatu zaigun kapituloa, hirugarrena izan da. Oso dibertigarria baita..
- Asmatu dugu errezeta bat hilzorian dauden euliak berpizteko.