Laugarren mailakoak solasaldi literarioan liburu honekin ari dira
Izenburua: Elisabete lehoi domatzailea
Egilea: Mariasun Landa Etxebeste
Argitaletxea: Elkarlanean
Argitalpen data: 1997
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Bilduma: Miru
Orri kopurua: 76 orrialde
Laburpena: San Joan bezpera zen. Gurasoak afaltzera joan ziren, eta Elisabete bakarrik utzi zuten etxean. Hark askoz nahiago zuen San Joan bezperako festara lagunekin joan, baina gurasoek ez zioten utzi. Batere uste gabe, ordea, gau hartan Elisabetek abentura bat zeukan zain; abentura zirraragarria, hunkigarria eta arriskutsu samarra ere bai. Protagonistak berak kontatzen digu liburu polit honetan.
Mariasun Landa:
Errenterian jaioa, 1949an. Filosofia eta Letretan lizentziatua. Irakaslea da Donostiako Unibertsitate Irakasle-Eskolan..
Euskal Herriko hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaborazio-lanak egin baditu ere, Haur eta Gazteen Literaturan dauzkagu bere emaririk nagusienak.
Dagoeneko, alor honetan, 34 titulu argitaratu dituelarik. Hauetatik asko, (katalana, galiziera, gaztelera) nahiz atzerriko hizkuntzetara (ingelesera, frantsesera, grekerara, alemaniera, arabierara, koreanora, albanierara...) itzuli dira.
Begira ezazue eskolako libururtegian eta zuen eskura, ditugun idazle honen zenbait liburu:
Irma; Joxepi dendaria; Txan; Partxela; Sorgina eta errusika; Iholdi; Izeba txikia; Aitonaren txalupa; Maria eta aterkia; Sorgina eta maisua; Izar berdea eta galtzrdi suizida.