2020/04/23

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Aurten beste era batera ospatuko dugu Liburuaren Nazioarteko Eguna. Osasun-alertako egoera dela eta, ezingo gara ibili postutik postura literaturako azken argitalpenak begiratzen, ezingo diogu liburua sinatzeko eskatu gure idazle kuttunari, ezingo dugu libururik erosi edo trukatu... baina, horrek ez du esan nahi egun eder hau ospatu ez dezakegunik.


Go!azeneko Lorea, Xanti eta Markel aktoreek liburuaren inguruko erronka moduko jolasei ekingo diete Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. 

Ikusi eta jokoarekin bat egin ahal izango duzue! 17:00etatik aurrera ikusgai egongo da.

ANIMATU!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina