Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2016/12/21

GAUR SANTO TOMAS EGUNA


Gaur abenduaren 21ean, Donostiako alde zaharreko enparantzan egongo da urteroko txerria.  Iazkoak "engraxi" bazuen izena, aurtengoa "potxola" da. 400 kilotik gora ditu eta Leitzako Arro baserritik dator. Bere zaintzailea Kristina Saralegik dio, orain arte aurkeztu den txerririk pisutsuena izango dela honako hau.

Hona hemen gaur abesten den bertsoa:

"San Tomaseko feria
txorizoa ta ogia,
lapurrak ere badalbitzala
ireki ondo begia".



Aspaldian baserritarrak jaisten ziren Donostiara, baserriko nagusieei errentak ordaintzera.
Ondoren egun pasa gelditzen omen ziren giro onean.
Horrela sortu zen festa hau. 
Bilbon ere, azoka ederra antolatzen da

Donostian eta Bilbon daudenak pasa dezatela ondo eta besteok, txistorra pintxo bat hartuta nonbaiten ospatuko dugu ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina