Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2014/03/27

ERLOJU BITXIA

Ez dirudi  baina denbora neurtzen duen tramanku hau erloju bat baino ez da. Begiratu arretaz eta ea asmatzen duzun nola doan. Zaila bazaizu, heldu bati laguntza eskatu.




Aunque no lo parezca es un reloj. Fíjate bien para comprender su funcionamiento.

LAGUNTZA: Beheko apaleko bolatxoek adierazten dute orduak eta giokoek minutuak.
PISTA: Las bolas de las dos primeras rampas representan los minutos y las de la rampa
 inferior representan las horas.

2014/03/26

IPUINA: KOXMEREN GEZURRAK

Koxme oporretan oso gustura ibili da. Orain bukatu dira eta eskolara bueltatzeko garaia da. Koxmek ez du nahi. Zer asmatuko ote du?  Ondo aterako al zaio?  Gezurrak esango al ditu?... 
Irudian klikatu eta ipuina ikusi.


2014/03/25

ARRAIN GOSETIAK

Ordenagailuko saguarekin arrineei jana emango diegu.
Mientras damos de comer a los peces nuestros "txikis" aprenden a utilizar el ratón.

3. MAILA: JUAN KRUZ IGERABIDEREKIN HIZKETAN


Hirugarren mailako ikasleak "oporraldi bat baserrian" irakurri ondoren, Juan Kruz Igerabide, liburuaren idazlea etorri zaigu bere urtebetetze egunean. 
Zoriondu, abestu eta kontu kontari aritu gara berarekin. Geroago, geure iritziak biltzen dituen liburuxka oparitu diogu eta azkenik, banan-banan sinatu dizkigu liburu guztiak. 





Goran liburutegiko solasaldia eta beheran guk oparitutako lanak eta marrazkiak.






Gustura irakurri dugu liburua eta primeran pasatu dugu 

Mila esker Juan Kruz!





2014/03/24

5. MAILA: " Los Profes Cuentan." IDAZLAN TXAPELKETA

Botoak emateko epea bukatu da. Apirilaren batean jakingo da zein den ipuin irabazlea. Izango al da gurea? Zergatik ez?.
Dena den mila esker botoa eman eta komentarioak egin dituzuen guzti guztioi. 

Ha finalizado el plazo para votar por los 10 Cuentos Ganadores del concurso LOS PROFES CUENTAN seleccionados por el jurado. Este año se han recibido más de 62.000 votos, muchos cuentos tienen más de 100 comentarios y fueron compartidos cientos de veces. Es decir que, gracias a la participación de todos, el concurso ha sido todo un éxito.

Ahora estamos realizando el recuento de todos los votos y el próximo 1 de abril publicaremos aquí mismo qué cuento es el Gran Ganador. El profesor y los alumnos autores del cuento elegido disfrutarán de una estancia en un parque infantil y, además, a partir de su cuento realizaremos un corto animado.

AHOZKOTASUNA / TRANSMISION ORAL

Euskal Herriko ahozko ondarea ezagutaraztea  bidu eta hedatzea da ahotsak.com webgunearen helburua. Horretarako adineko jendea eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzeari ekin diote.

Etxean ikusteko nahiz gelan lantzeko material interesgarria dela iruditzen zaigu.



2014/03/23

TRUKO EDERRA ETA IPUINA: Domingo Gorringo

 Badakigu zenbait ikasle tartak, bizkotxoak , pastak eta abarretan zabiltzatela  eta... Ikusi  bideoa eta modu erraz bat ikasiko  duzue arrautzari gorringoa ateratzeko, hura puskatu gabe.



Eta gorringo gora, gorringo behera,
 ikus ezazue 
"Domingo Gorringo" pirataren ipuin ederra. 

                

2014/03/22

SATORRAREN IPUIN EZAGUNA, UME TXIKIK KONTATUA

Aski ezaguna dugun ipuina "buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa", oraingo honetan umeen ahotsaz kontatua. Ederra benetan!


 EN CASTELLANO:   "El topo que quería saber quién se había hecho aquello en su cabeza" 

 IN ENGLIS:   "The story of the little mole who knew it was none of his business"

2014/03/21

PAPERMAN, ANIMAZIO FILM LABURRA.

Zine zalea den lankide baten gomendioa jarraituz, Walt Disney Faktoriak eginiko 6 minutuko animazio film labur hau ikusgai jartzen dugu. Ea zuen gustukoa den.


2014/03/20

UDABERRIA

Google bilatzaile ezagunak jakin arazten digun bezala, gaur udaberria dator. 
Ongi etorria!

2014/03/19

5. MAILA: IDAZLANA - Los Nuevos Vecinos

Tinko eta aurrera! Larunbata arte dugu epea eta jarraitzen dugu egunero botoa ematen ordenagialuarekin eta mugikorrarekin. 
Lagunen laguntzarekin kontatzen dugu eta beste blogetatik ere ari dira guretzako botoa eskatzen. 
Mila ezker guztieei eta ez ahaztu oraintxe bertan zeure botoa ematea! 

Seguimos en la brecha. El sábado acaba el plazo, pero todos los días votamos por nuestro cuento favorito, cuya fama se va extendiendo por el mundo mundial, como diría nuestro amigo "Manolito el gafotas". Observad la imagen que adjuntamos. Gracias a todas y todos por vuestro apoyo.
¿Ya has votado hoy?...¡Pues a qué esperas!

http://www.amarilloverdeyazul.com/2014/03/los-nuevos-vecinos/


2014/03/17

HANS CHRISTIAN ANDERSEN: Hemeretzi ipuin

Andersen,  nork ez ditu gizon honek idatzitako ipuinak ezagutzen? 
Sirenatxoa, ahatetxo itsusia, urretxindorra, ama baten istorioa...
klikatu irudian eta 19 ipuin irakurtzeko aukera izango duzu. 
Animatu motzak eta ederrak dira eta!



  Hans Christian Andersen
        1805ean jaio zen, Fionian (Danimarkan) familia pobre batean.  Pobreen eskolara joan zen Hans umetan, Odenseko hospizioko eskolara, eta hantxe ikasi zuen, nola edo hala, idazten eta irakurtzen. 

        Aita irudimen handiko gizona omen zen, eta, zapatari txiroa izanagatik, hartu zuen astia semeari jostailuzko antzokitxo bat egiteko, bere txotxongilo eta guzti. Panpina haiek izan zituen Hans gazteak, bere nahiak eta ametsak bideratzeko tresna. 

        1819an Kopenhagera abiatu zen Hans fortuna bila, ospea lortzeko helburuaz. Baina hiriak ez zuen besoak zabalik hartu. Han ere Gosea eta Miseria izan zituen lagun. 

        Andersenek idatzteko jenero guztiak jorratu zituen, baina ez zuen nahi besteko osperik lortzen. 1837tik aurrera bidaiak egin zituen maiz, eta Kopenhagera itzultzen zen bakoitzean, ikusirik harrera hotzagoa egiten ziotela han, etxean, kanpoan baino, egonaldi laburrak egiten zituen Danimarkan, eta berriz ekiten zion bidaiatzeari: Suedia (1837), Alemania (1840), Grezia, Turkia eta Austria (1841); Alemaniara berriro, gero Ingalaterrara (1847), Portugalera, Afrikako iparraldera...

        Urteak aurrera joan ahala, kanpoan lorturiko ospea iritsi zuen azkenean Danimarkan ere, eta izendapen ofizialak egin zizkioten hurrenez hurren.
        Hans Christian Andersen 1875ean hil zen, Kopenhagen, 70 urte zituela.

2014/03/16

BIDEOA: ITSASALDIA ZARAUTZ 2014

Udaberriko eguraldi eguzkitsu dugun honetan, gezurra dirudi aurreko asteetan izan dugun itsas gaiztoa. 
Irudi ugari ikusi ditugi konunikabideetan baina bereziki gustatu zaigu  ITSASALDIA  ZARAUTZ 2014, Imanol Sorazuk eginiko bideoa.
Irudian klik egin bideoa ikusiteko / Pinchad en la imagen para ver el video

2014/03/14

HEZIKETARAKO BALIABIDEAK / RECURSOS EDUCATIVOS

Didactalia.net  web orrian, heziketaro baliabide ugari aurkituko duzue. Bertan adinka sailkatutako material anitza aurkitzen da. Ireki bideoa informazio gehiago izateko. Euskaraz eta ingelaraz ere, material dexente dago.



Didactalia.net, recursos educativos de libre aceso. Podemos acceder rápidamente a
mapas interactivos,  mapas para imprimir,  cuadernos de caligrafía,  experimentos caseros,  ejercicios y problemas de matemáticas,  manualidadesademás, de poder alojar en esta red nuestros propios trabajos. Las búsquedas pueden filtrarse por asignaturas, curso, edad ...
Puedes registrarte gratis como alumno, profesor, padre/madre

2014/03/12

ZURE BOTOA BEHAR DUGU

Zure laguntzarekin txapeldunak!
Irudian klikatu eta zure boto eman faborez.
 Mila esker. Egunero boto bat.
¡Con tu ayuda ganaremos!
Entrad en la web y votad por nuestro trabajo. Lo merece.
Mil gracias. Cada día un voto.

2014/03/10

MILDRE SÁNCHEZ IKASLEAREKIN ELKARRIZKETA

Tere Madinabeitia herriko kazetari ezaguna gurera etorri zenean laugarren maillakoekin literatura solasaldira, eskolako ikasle bate elkarrizketatuko zuela esan zigun. Hala hala egin du eta plazAratu nahi dugu bere lana. Ea guri bezain interesgarria iruditzen zaizuen eta irakurri ondoren, Mildred eta bere ahizpa Daianara hobeto ezagutuko ditugu. Mila esker Tere.

Como prometió Tere en la tertulia literaria que realizamos con el alumnado de cuarto en la biblioteca, ha realizado la entrevista a Mildre Sánchez. Nos ha parecido muy interesante, además de servirnos para conocer un poco mejor a la protagonista y a su hermana Daianara. Muchas gracias Tere.






2014/03/06

5. MAILA: LOS NUEVOS VECINOS

Gaur bertan jakin izan dugu gure bosgarren mailakoek "Los profes cuentan" txapelketara eta estatu mailan aurkezturiko lana, sailkatua izan dela aurreneko hamarren artean. Datorren astean zerbait gehiago jakingo dugu. Zorionak!  Ikus info+ blog honetan.

Acabamos de saber que el trabajo presentado por el alumnado de quinto al concurso literario "Los profes cuentan",  ha sido seleccionado entre los diez finalistas. ¡Mucha suerte!  La semana que viene sabremos algo más y os mantendremos informados. Ver información anterior en este blog.








SONRISAS Y LÁGRIMAS: Abestirik ezagunena

Hirugarren mailakoei asko gustatu zaie bideo hau eta mesedez blogean jartzeko eskatu digute. Beraz, hemen duzue eta ondo pasa abesti ezagun honekin.






Honen antzeko beste bideo bat ikusi nahi baduzue, 
Mary Poppins-ena hain zuzen ere, 
klikatu irudian.

FISIKA IKASTEKO BITXIKERI DIBERTIGARRI BAT

Denbora pasa entretenigarria. Ordenagailuko saguarekin bolak mugitu, eta haien arteko indarren transmisioa ikusteko aukera izango duzue. 
Benetazko bat, Donostiako Zientzia Museoaren sarreran duzue.



Donostiako Zientzia Museoa

Gertatzen denaren azalpena

2014/03/05

URTE SASOIAK EUSKAL HERRIAN

Urtesasoiak.com webgunean, euskal herriko gizakiak eta naturaren arteko harremanan (kantuak, dantzak, sinetsiak, janzkerak, zeremoniak, eta abar) ikus dezakegu.
Lau multzotan banatzen da:
OLES TA OLES. - Negu inguruko ohiturak eta ospakizunak
HOU PITXU HOU! - Udaberrikoak
TXULUFRINA ETA ARROSA - Uda garaikoak
PINPIRIN ETA FLORIAN - Udazkenekoak

Urteko sasoi nagusiei lotutako ospakizun eta ohituren inguruan, euskal herrietan gorderik dagoen altxorra egokitu eta plazaratzea, eta lekuan lekuko ondarea jasotzea premiazko lana da, gizarteari eredu baliagarri eta egokiak eskaintzeko
El pueblo vasco ha conservado y guardado con celo un patrimonio cultural relacionado con las tradiciones y celebraciones que tienen lugar en las diversas estaciones del año. Creemos importante actualizar y dar a conocer este tesoro de modo que sirva de modelo a la sociedad y pueda tener su aplicación en la enseñanza.