Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2014/02/26

1. MAILA: TORRADAK EGITEN

Inauteri bezperan gaude eta  gure postre eder hau dastatzeko garaia da. Hona hemen lehenengo mailakoak sukaldaritza lanetan torradak egiten. Orain etxean errrepikatu eta on egin.


2014/02/24

"CUERDAS". Goya saria jaso duen animazio film laburra.

"Cuerdas" 10 minutuko pelikularen trailerra aurkeztu nahi dizuegu. 2014ko Goya saria irabazi du eta itxura polita dauka. Ea noiz dugun aukera osorik ikusi ahal izateko. 

Ganador del Goya 2014 al mejor corto de animación.
"Cuerdas" es el segundo corto dirigido por Pedro Solís García. Narra en 10 minutos la historia de amistad entre María y un niño muy especial que llega al colegio.

2014/02/17

HEIDI: Loreak mendian

Txikitxoekin, Heidi alpeetako neskatilaren historia ezagutzen aritu gara.  Askorentzat   lehenengo aldia izan da eta bertako pertsonaiekin abentura txiki bat bizi izan dugu.  

Irudian klikatuz, Heidiren munduan sartuko zarete.

2014/02/14

HH 3 URTE: IDAZTEN IKASTEN

Begiratu eskolako gaztetxoenak zein sorpresa ederra eman diguten. Idazten hasiak dira eta hemen dugu ikasle hauen lehenengo lana blog honetan. Askoz gehiago izatea espero dugu. Mila esker eta zorionak!


Acogemos con agrado la primera publicación de los alumnos y alumnas de tres años en este blog, esperando que en el futuro sean asiduos colaboradores del mismo. ¡Disfrutad!

2014/02/13

4. MAILA: EUSKAL IDAZLEAK - Tere Madinabeitia kazetariarekin solasaldian

Laugarren mailako ikasleek "Euskal Idazleak" lan monografikoari bukaera emateko eta gelan landu ondoren, Tere Madinabeitia herriko kazetari ezagunarekin solasalditxo bat antolatu dugu liburutegian.
Tere, Brinkolakoa da eta Domingo Agirre ikastetxeko ikasle ohia. Hemen bukatu eta Oñatin jarraitu zituen ikasketak; handik Bilboko Unibertsitatera kazetaritza egitera. Gaur, eskolako bi ikasleen ama  eta gurasoen elkarteko partaidea da. Betidanik irakurle amorratua izan da eta idaztea gustoko du. Jendea elkarrizketatzea da gehien gustatzen zaiona. Bere grabagailua hartu, solasaldian aritu eta ondoren artikulua idaztera. Fantasia mundua eta ipuingintza ez du jorratzen. Imajinazio handia behar dela dio.
Toki ezberdinetan ibili da lanean eta liburu ugari idatzi du. 



Begiratu liburutegirako opari gisa ekarri dizkigun liburuak. 
Mila esker Tere gurekin izateagatik,  eta beste bat arte.

2014/02/11

ESKOLARAKO BIDEAN - De camino a la escuela.

Inoiz pentsatu al duzue munduko haur askoren eskolarako bidea nolakoa den? Gezurra dirudi, baina beheko argazkietan ikusten dituzuenak eskolarako bidean daude.

 




DE CAMINO A LA ESCUELA: Cómo son los escolares en otras partes del mundo ANNE BOUIN , EDICIONES SM, 2006 ISBN 9788467509571 Un libro regalo comprometido con la educación y la diversidad. Para toda la familia. Un viaje alrededor de las escuelas del mundo. Conocerás los colegios, las costumbres y realidades de chicos y chicas de todos los continentes.





Eskolako liburutegian badugu liburu interesgarri hau. 
Etorri eta ikusi.

2014/02/07

IPUIN INTERAKTIBOAK: "ELAREN MUNDUA"

Haurrentzat espazio interaktiboa dugu hemen. 
Modu atsegina eta dibertigarria irakurketa sustatzeko.
Seme-alabekin sartu eta ondo pasa!



Klikatu beheko irudian eta ipuin ederrak aurkituko dituzu.


EL MÉTODO ARRIETA

Aukera izan dugu "EL MÉTODO ARRIETA" dokumentala ikusi ahal izateko. Hunkigarria erabat gertatu zaigu. Emanaldia  bukatu ondoren solasaldi aberats bat izan dugu protagonistekin eta zuzendariarekin.
Benetan gomendagarria oraindik ikusi gabe  duzuenontzat.
Dakizuen bezela dokumental hau saritua izan da eta zuzendaria, Jorge Gil legazpiarra dugu.
Sarean sartuz gero  informazio ugari aurkituko duzue honen guztiaren inguruan.


Hemos tenido la oportunidad de emocionarnos con el documental  "EL MÉTODO ARRIETA" y realizar un coloquio con sus protagonistas y director, el legazpiarra  Jorge Gil.
 Es por ello que desde aquí queremos recomendarlo a todos y todas los que aún no lo hayáis visto.
En la red encontraréis abundante información sobre este tema.


Hona hemen Legazpiko emanaldia Latxartegi aretoan 2013ko urrian.


Hemen klikatuz, Arrieta ahizpen blog-a ikusteko aukera dugu.
Pinchando aquí  accedemos al blog de las hermanas Arrieta.

2014/02/05

4. MAILA: BIOGRAFIAK LANTZEN

Laugarren mailako ikasleak, biografiak lantzen ari dira. Gaztelaniaz asmatzaileen biografiak eta euskaraz, euskal idazleen biografiak.
Urrutiegira joan gabe eta eskolan bertan idazlea eta irakasle den Mari Romero dugunez, gurera etorri da  eta bere liburuaren aurkezpena egin die ikasleei. Ondoren solasaldian aritu gara.


Marik bere biografia idazti du.  "La casa de la buhardila"  izenekoa. Hura idazteko beharra nola sentitu zuen adierazi digu. Benetan istorio polita eta hunkigarria.

Liburua bukatu ondoren eta ezagun baten bitartez Bernardo Atxaga idazle ospetsuaren eskutara heldu zen. Honek  kritika baikorra egin zion.
Ondoren Marik bere biografia euskaratu zuen. "Ganbarako etxea"
Beraz irakurgai dugu biografia hau euskaraz zein gaztelaniaz.





Ikasleen artean, batditugu zaletuak eta liburxka ederrak egiten dituzuenak; baina ez ahaztu sekula, idazleak izan aurretik irakurle finak izan behar duzuela.
Eta Marirentzat, animo eta idazten jarrai dezala;  txori batek esan digu zerbait gehiago badabilkiola buruan eta... 

MATRIKULA BERRIEN GARAIA

Matrikula epea zabalik.
 Otsailaren 3tik 14ra.
Animatu eta etor zaitezte gure eskola ezagutzera!!





2014/02/03

2. MAILA: ARRAINA

Sorpresa ederra hartu dugu gure bigarren mailako ikasle batek etxean eta bere kabuz eginiko ipuina, erakutsi digunean.
Asko gustatu zaigu eta zuen denon eskura jartzea erabaki dugu. 
Irakurri eta baietz gustatu!

Eta gure idazleari, horrela jarrai dezala. Hemendik aurrera ipuin gehiago idatziko dituela, seguru gaude.
Zorionak Alex!!